Larunbatean eginen dute Doneztebeko VIII. Slaloma

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 18a

Argazkia: Peli AVM.

Larunbatean eginen dute Donezteben VIII. Slalom proba. Malerreka Motorsport automobilismo taldeak antolatu du eta eskolako patio inguruan eginen dute. Denera 14 parte hartzaile izanen dira, tartean baita eskualdekoak ere. 

Goizean bilduko dira parte hartzaileak eskola inguruan 11:30ean hasiko baitira autoen egiaztapenak egiten. Ondotik, 15:00ean izanen da proba. Lehenik entrenamenduak eginen dituzte eta ondotik bi txanda. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun