ARITZ JUANENEA

«Larunbateko finalerdirako gogotsu nago, lan handia egin beharko du Ansak irabazteko»

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 17a

Aritz Juanenea saldiastarra itxaropentsu dago larunbateko finalaurrekoari begira.

Aritz Juanenea saldiastarrak buruz buruko erremonte txapelketaren finalerdia jokatuko du irailaren 20an. Larunbatean 15:15ean Hernaniko Galarretan hasiko den jaialdiko bigarren partida izanen da eta gaur egungo txapelduna, Ansa II.a izanen du arerio. Asteartean aukeratu zituzten pilotak eta adierazpenak ere egin zituen Juaneneak. Joan den asteburuan jokatutako partidan irabazi egin zion Imanol Ansari eta finalera begira gogotsu dago. Ansa II.ak pilota biziak aukeratu zituen eta Saldiaskoak motelagoak.

 

Buruz buruko finalerdia irabazten duenak, Endika Barrenetxea izanen du esperoan finalean.

Buruz buruko txapelketako finalerdiaz gain, binakako Oriamendi txapelketako finalerdia ere jokatuko dute larunbatean Galarretan. Jaialdiko hirugarren partida izanen da eta Aimar Jabalera doneztebarra eta Eskudero, Gurrutxagaren eta Oier Apezetxearen kontra ariko dira, finalerako txartelaren bila.

Larunbateko jaialdiko lehen partida Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrak eta Aritz Zubiri goizuetarrak, Goikoetxea V.aren eta Azpirozen kontra jokatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun