34.321 euroko inbertsioa egin dute Zubietako bi pista moldatzeko

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 18a

Atitako pista moldatu dute Zubietan, guztira 750 metroko luzeran.

Zubietako bi pista moldatzeko lanak egin ditu Excavaciones Mikel Ubiria enpresak. Batetik, Atita pistako bidea moldatu dute, guztira 750 metroko luzeran. Argazkietan ikusten den bezala, pista honek Arasoroko bizibordara, Bixkoteneko bizibordara eta Errekaldeko bizibordara sarrera bideratzen du. Bestetik, Armizko pistako bidea ere egokitu dute, guztira 200 metroko luzeran.

Pista honek Arasoroko bizibordara, Bixkoteneko bizibordara eta Errekaldeko bizibordara sarrera bideratzen du.

 

Garbiketa lanak ere

Gastua osoa 34.321,59 eurokoa izan da, eta diru laguntza % 55ekoa. Diru laguntza horrekin garbiketa lanak ere egin dituzte honako paraje hauetan: Arburu, Borralde, Amezti hegala eta Gorospillaga, 9,11 hektareatan guztira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun