Hilabeteroko hitzorduari hutsik egin gabe, oraingoan ere hilabeteko hirugarren asteartean mendi buelta egin dute Arkupeak erretiratuen elkarteko mendizaleek. Irailaren 16an Basaburu Ttikiko mendietan ibili ziren, Leurtzako urtegiaren gaineko aldeko kaskoetan. Zehazki, Gorostietatik abiatu eta Eragorri (1.018 metro), Soratxipi (1.064 metro) eta Bonozorrotzen (1.018 metro). Gero, Doneztebera jautsi eta Santamaria jatetxean bazkaldu zuten 70 lagunek. Bideoa: Joxe Zubieta
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.