Joaldunen Eguna izanen dute larunbatean Iturenen

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 17a

Larunbat goizean baserriz baserri ibiliko dira joaldunak eta bertsolariak. Argazkia 2022koa da. Argazkia: Maria Larretxea

Joaldunen eguna ospatuko dute irailaren 20an Iturenen. Larunbat goizetik gauera joare soinuez gain besta giroa izanen da herriko bazterretan. Goizeko lehen orduetan joaldunak eta herriko trikitilariak Ameztia eta Lasaga auzoetan barrena ibiliko dira bertsolariekin. Beraien itzulia akitu ondotik, plazan izanen da besta.

 

Karparen azpian bazkari ederra jateko aukera izanen da, honako menuarekin: Txorizoa, pate, entsalada mistoa, onddo nahaskia, bildots saiheskiak, hojaldre tarta, edaria, kafea eta kopa. Bazkal ondotik, Aitor Mendiluze eta Jon Maia bertsolariak eta Hauspolariek musika taldea ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun