Euskara ikasteko aukera izanen dute udazkenean Iturenen

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 16a

Iturengo herriko etxeko ganbaran eginen dute aurkezpen bilera ortzegunean. Argazkian, Zubiarte euskaltegikoak ageri dira, inauteriei buruzko azalpenak aditzen.

Udazkenean Iturenen euskara ikasteko aukera emanen du Malerrekako Mankomunitateak, Euskaltegiarekin eta Iturengo Udalarekin elkarlanean. Urrian hasi behar duen ikastaroaren inguruan solastatzeko era zalantzak argitzeko aurkezpena eginen dute irailaren 18an, ortzegunean 18:30ean herriko etxeko ganbaran. Guttienez zazpi laguneko taldea osatu beharko litzateke ikastaroa egin ahal izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun