Eguneko lehenbiziko hitzordua, Santa Krutz ermitan egin zuten. 12:00etan, berriz, frontoian bildu ziren, Ados elkarteko pilotarien V. Plazaz Plaza txapelketako partiduaz gozatzeko. Segidan, azken urteotan Ezkurrako jubilotekatik pasatu diren erabiltzaileak Barranka jatetxera joan ziren. Hantxe bazkaldu zuten, baita Ramoni Ordoki arduradunari omenaldia egin ere. Ondotik, bingoan ibili ziren.