Ortziralean, bi pilota partida izan ziren Ados elkarteak antolatzen duen txapelketakoak, biak ere maila apartekoak. Lehenbizikoan, Iturriagak eta Galeanok irabazi zioten Ruiz de Infanteri eta Orbegozori. Aipamena merezi dute Ruiz de Infanteren zartakoek, bera hain txikia izanik. Bigarrenean, Barrokalek eta Mendiburuk irabazi zioten Aldaregiari eta Agirreri. Barrokal bizkorrak ikusgarri ibili zuen pilota azpitik.
Bigarren ekitaldiari dagokionez, gazi-gozoa izan zen: Leitzako Jeiki abesbatza etorri baitzen elizan kantatzera, eta udalak lehenik eta behin barkamenak eskatu nahi dizkio, ez baitzuen ordua behar bezala iragarri. Eguerdian zen, eta 12:30ean iragarri zuten sare sozialetan. Hogeitamar-hamabost laguneko abesbatza etorri zen, eta bete-beteko errepertorioa ekarri zuten, performance eta guzti. Kantuen ondotik, otamen bat egin zuten Tabernean. Herrian ez da maiz izaten aukera kirol eta kultur ekitaldiak ikusteko, eta koroarekin gertaturikoa zinetan sentitzen duela adierazten du udalak, eta eskerrak eman etorri zirenei. Esan gabe doa bildu zirenek belarriak gozatu zituztela.