Juaneneak eta Ansa II .ak bosna puntu lortu dituzte bigarren eta hirugarren postuetan hurrenez hurren, eta Azpiroz kanporatuta geratu da lau punturekin. Ansa II .ak 24 tanto behar zituen sailkatzeko, Juanenea irabaztera behartuta zegoen eta bi baldintzak bete ziren.
Albiste onak izan ziren Galarretan. Lehenengoa Ansa ez zuela nabaritu besoko lesioa eta ongi aritu zen. Beharbada ez zuen ohiko abiadura izan bere pilotakadak, baina bere maila eta egoera fisiko onenetik hurbil jokatu zuen. Juaneneak ere partida bikaina jokatu zuen eta beste albiste nagusietako bat partida ona ikusi izana izan zen. Tanto ikusgarriak ikusi ziren, eta zirrara handia egon zen hasieratik bukaerara. Eguneko aurpegi mingotsa izan zen Azpiroz finalerditik gertu geratu zela.
Gurrutxaga eta Apezetxea finalerdira
Jaialdiko lehen partida, Oriamendi txapelketakoa playoffa tramitea izan zen Gurrutxaga eta Apezetxea goizuetarrarentzat, 15-5 eta 15-4 irabazi baitzieten Susperregi eta Zubiriri. Markagailuak argi erakusten du gertatutakoa. Ez zen emoziorik egon eta hasieratik amaieraraino bikote bakarra egon zen kantxan. Jaun eta jabe izan ziren atzean eta aurrean, euren mailatik urrun egon zen bikote baten aurrean. Aimar Jabalera doneztebarraren eta Eskuderoren aurka jokatuko dute finalerdia.