Berdintasun agentea kontratatu du Malerrekako Mankomunitateak

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 12a

Argazkia: Malerrekako Mankomunitatea.

Malerrekako Mankomunitateak ohar bidez jakinarazi du berdintasunaren aldeko konpromisoa indartu duela berdintasun agente bat kontratatuta.

Berdintasun agentea kontratatu izana «berdintasunaren alorrean zerbitzu espezifiko bat ezartzeko lehenbiziko pausoa» izan da Malerrekako Mankomunitatearen arabera, eta «aurrerapauso nabarmentzat» jo du, «aukeren berdintasuna sustatzeko eta genero ikuspegia bere politika eta jarduera guzietan txertatzeko».

Horrez gain, berdintasun plana lantzen hasiko da, eta horren bidez, «estrategia marko bat eta ekintza lerro zehatz batzuk» paratu nahi ditu martxan, «benetako berdintasun eraginkorra sustatzeko»

Berdintasun zerbitzua sortuta «Malerrekan bizi diren pertsona guzien bizi kalitatea hobetu» nahi du eta horrekin batera, «berdintasunerako politika publikoak finkatzea bermatuko duten baliabide egonkorrez hornitzeko mankomunitatearen nahiari erantzuten dio».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun