Adosen Plazaz Plaza txapelketa Saldiasera, Iturenera eta Ezkurrara ailegatuko da asteburu honetan

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 12a

Adosen pilota txapelketako partidak jokatuko dituzte ortziralean Saldiasen, larunbatean Iturenen eta igandean Ezkurran. Argazkian, Iturriaga leitzarra sakean joan den ortziralean Sunbillan.

Ados pilota elkarteak, Malerrekako Mankomunitatearen laguntzarekin bosgarren aldiz antolatutako Plazaz Plaza txapelketak aitzinera segitzen du eta joan den ortziralean Sunbillan jokatutako jardunaldiaren ondotik, asteburu honetan hitzordu hirukoitza izanen du Malerrekan: ortziralean Saldiasen, larunbatean Iturenen eta igandean Ezkurran.

Irailaren 12an, ortziralean 19:00etan hasiko den Saldiasko jaialdiko lehen partidan, Ruiz Infante eta Orbehozo, Iturriaga leitzarraren eta Galeanoren kontra ariko dira. Bigarrenean, Barrokal eta Mendiburu, Aldaregiaren eta Agirreren kontra.

Irailaren 13an, larunbatean 12:00etan Iturengo plazan partida bakarra jokatuko dute: Iturriaga leitzarra eta Galeano, Aranbururen eta Mujikaren kontra.

Irailaren 14an, igandean 12:00etan Ezkurrako pilotalekuan, Barrokal eta Mendiburu, Ruiz Infanteren eta Orbegozoren kontra ariko dira

 

Caixabank txapelketa Olaberrian

V. Plazaz Plazako partidak ez dira Adosek asteburuan antolatuko dituen bakarrak. Udara Caixabank txapelketaren barrenean, irailaren 13an, larunbatean 18:00etan Olaberrian (Gipuzkoa) ariko dira Oskoz eta Orbegozo, Aranbururen eta Mendibururen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun