Ostiral honetan, irailaren 12an, Ados elkarteko pilotarien partidua 19:30ean hasiko da. Eta igandean, Leitzako Jeiki koroa Saldiasko elizan ariko da. Vinaixa Gartziaren zuzendaritzapean, euskal musikari errepasoa emanen diotela iragarri du Leitzako abesbatzak, «euskarazko lehen abestietatik gaur egunera arte». 12:30ean hasiko da.