Santa Krutz ermitaren eguna tarteko, ekitaldiak antolatu dituzte igandean Ezkurran

Ttipi-Ttapa

Jubilotekako lagunek bazkaria eginen dute igandean.

Igande honetan, irailaren 14an, Santa Krutz ermitaren eguna ospatuko dute Ezkurran, eta horren harira, besteak beste, pilota partidua eta bazkaria izanen dituzte.

11:00tan ermitan meza entzun ondotik, 12:00etan V. Plazaz Plaza txapelketako jardunaldia jokatuko dute Ados pilota elkarteko pilotariek. 14:00etan azken urteotan jubilotekatik pasatu diren erabiltzaileak Barranka jatetxean bilduko dira, jubilotekako arduraduna den Ramoni Ordokiren omenez bazkaria egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun