Bestak 2025

[ARGAZKIAK] Donamariako Artze auzoko bestetan 80 bat lagun bildu dira mahaiaren bueltan

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 8a

2019az geroztik alde batera utzia zuten ohitura berreskuratu dute aurten Donamariako Artze auzoko herritarrek, eta joan den larunbatean, besten seinalea egin zuten.

Bazkaltzeko 80 bat lagun bildu ziren, eta eguraldi ederra lagun, dantzan ere ibili ziren. Arratseko gau giroa probestuz, afaria ere elkarrekin egin zuten auzotarrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun