Aurtizko Koianea Ttxikia pilotalekuko inaugurazioaren kantu bazkarirako txartelak salgai daude

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 8a

Aurtizko Koianea Txikia pilotalekuko zaharberritze lanen ondotik, urriaren 11n eginen dute inaugurazio ekitaldia.

Urriaren 11n eginen dute ospakizuna baina herritarrentzat txartelak irailaren 14ra arte eskura daitezke eta hortik aitzinera gainontzekoentzat.

Aurtizko Koianea Txikia pilotalekua zaharberritzeko eta ixteko lanak egin dituzte hilabeteotan. Urriaren 11n eginen dute inaugurazio ekitaldia, Aurtizko besten barrenean eta kantu bazkaria ere izanen dute egitarauan, Santxotenarekin. Bazkarirako txartelak salgai daude herritarrentzat irailaren 5etik 14ra eta hilaren 14tik aitzinera gainontzekoentzat. Helduen menua 40 euro gostako da eta haurren menua 15 euro. Aurtizko Ostatuan eta tailerrean eta Iturengo Herriko Ostatuan eskura daitezke.

Urriaren 11ko egitaraua

Koianea Txikia pilotaleku berrituaren inaugurazioa 11:30ean hasiko da, pilota partida berezi batekin: Mikel Goñi eta Oier Bereau, Ugaitz Elizalderen eta Iñaki Eskuderoren kontra. 13:00etan kantu poteoa izanen dute. 14:00etan kantu bazkaria Santxotenarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun