Ortziralean 22-4 irabazi zieten Aldaregiari eta Agirreri
Hasieratik sendo aritu zen bikote urdina, beraien jokoa bikain uztartuz. Erabat nagusitu ziren jokoan, garaipen garbia lortuz.
Asteburuko bertze emaitzak
Sunbillakoa ez da asteburuan Adosek izan duen jaialdi bakarra. Larunbatean, Udara CaixaBank txapelketako partida jokatu zuten Aiegin. Iturriagak eta Mujikak 22-19 irabazi zieten Aranbururi eta Mendibururen ordez aritu zen Agirreri.
Igandean, azkenik, Aizkoako bestetako partida berezia jokatu zuten. Sunbillako Iraide Iriarte Petrirena gazteak eta Iera Agirre Iturriaga leitzarrak 30-26 irabazi zieten Aldaregiari eta Mujikari.