Doneztebe futbol taldeak irabazi egin du Nafarroako maila autonomikoko lehen jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 8a

Doneztebe futbol taldeak azken denboraldiko martxari eutsiz hasi du denboraldia, irabaziz.

Baztanek, aldiz, 5-2 galdu egin zuten Villatuertan, CD Ondalan taldearen kontra.

2025-2026 futbol denboraldia abiatzeko Nafarroako lehen maila autonomikoko lehen jardunaldia jokatu dute asteburu honetan. Joan den denboraldian igoera lortuta Doneztebe futbol taldeak Zangozan Cantolaguari 1-2 irabaziz egin dio ligari, emaitza bikainarekin beraz. Aldiz, Baztanek Villatuertan 5-2 galdu zuen CD Ondalan taldearen kontra.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

  • CD Ondalan 5 – Baztan KE 2 (Ion Osakar eta beraien atean)
  • CD Cantolagua 1 – Doneztebe FT 2 (Eloi Garcia eta Txomin Omar)

Eskualdeko bertze futbol talde nagusiek ondoko asteetan hasiko dute denboraldia: Beti Gazte, Gipuzkoako Ohorezko mailan, irailaren 14an hasiko da; Nafarroako erregionaleko lehen mailan, Baztan B eta Aurrera irailaren 20an hasiko dira, Giltxaurdin jokatuko den derbiarekin eta Gure Txokoa ere, Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan, irailaren 20-21eko asteburuan hasiko da Lasarten, Ostadar B taldearen kontra. Kategoria ttikiagoetako futbol taldeak ere ondoko asteetan hasiko dute denboraldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun