Superkopa irabaziz abiatu du denboraldia Errekako gizonezkoen eskubaloi taldeak

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 8a

Larunbatean Doneztebeko kiroldegian jokatutako partidan 26-22 irabazi zion Ardoiri.

Oraindik liga hasteko aste batzuk falta baldin badira ere, Doneztebeko Errekako gizonezkoen eskubaloi taldeak denboraldiko lehen titulua irabazi du dagoeneko. Etxean eta partida bakarrera jokatu zuen Superkopa larunbatean, Zizurko Ardoi taldearen kontra. Hain zuzen, liga 2024-25 denboraldiko liga irabazi zuen Errekak eta kopa Ardoik. Doneztebarrek partida bikaina jokatu zuten larunbatean ikuslez lepo beterik zegoen Doneztebeko kiroldegian eta, 26-22 irabazita, denboraldiko lehen titulua eskuratu dute. Errekak 2019an irabazi zuen Superkopa. Argazkiak: Erreka KE

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun