Iturengo Udalak onartu du «aspalditik buruan» zuela Mendaurko ermitan «berritze lan handi samarra egitea, urte bakoitzean egindako oinarrizko lanekin ez baitzen nahikoa». Eta aurten egindako lanarekin, kontent gelditu da. Horregatik, «Mendaurko ermita zaharberritzeko lanak egiteko hartutako laguntza guzia eskertu» nahi izan du ohar bidez.
Materiala eramateko garraioa «arrunt garestia» izan da Iturengo Udalaren arabera, eta «lanak egin ahal izateko material aunitz behar izan da». Baina gaineratu duenez, «auzolan bakoitzera hurbildutako guziei esker eta hartutako laguntza ekonomikoari esker, ermitan beharrezkoak ziren lan guziak egin dira: Eskerrik asko ermitara eskulana egitera etorri zaretenoi, beharrezko materiala eman duzuenoi, lan tresnak utzi dituzuenoi, hartutako ekarpen ekonomiko guziagatik eta eskerrik asko bertze edozein modutan lagundu duzun guzioi ere».
Datu bat ere eman du: «lortutako ekarpenak 36.911 eurokoak izan dira eta gastuak 37.950,87 eurokoak».