Entrenamenduetarako izena emateak eta parte hartzeak ez du zertan txapelketan izena ematea erran nahi; hasiera gisa ere balio dezake, modalitate hauetan murgildu nahi dutenendako.
Txapelketako hiru edizioak irabazi dituen Jerome Karrikaburuk gidatuta, batez ere xare eta joko garbi modalitatetan
Erreka kirol elkarteak jakinarazi duenez, irailaren 8tik aitzinera, astelehenero Jerome Karrikaburu etorriko da Doneztebera Bortz Kirol entrenamenduak ematera, batez ere xare eta joko garbi modalitateetan. Interesa duenak idatz dezala helbide honetara: errekaelkartea@yahoo.es.
Entrenamenduetarako izena emateak eta parte hartzeak ez du zertan txapelketan izena ematea erran nahi; hasiera gisa ere balio dezake, modalitate hauetan murgildu nahi dutenendako.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.