Doneztebeko kiroldegian Superkopa jokoan izanen dute liga irabazi zuen etxeko taldeak eta kopa irabaz zuen Ardoi taldeak (19:00)
Oraindik liga hasteko aste batzuk falta baldin badira ere, Doneztebeko Errekako gizonezkoen eskubaloi taldeak denboraldiko lehen titulua jokoan izanen du partida bakarrera eta etxean. Zehazki, irailaren 6an, larunbatean 19:00etan hasita, Doneztebeko kiroldegian ariko dira ligako txaledun izan zen Erreka eta kopako txapeldun izan zen Zizurko Ardoi taldea, Superkopa jokoan dutela. Errekak 2019an irabazi zuen Superkopa.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.