Plaza Plaza txapelketako azken partidetako emaitzak
Abuztuaren 30ean, larunbatean, Tirapun, Aldaregiak eta Agirrek 22-20 irabazi zieten Aranbururi eta Mujikari. Abuztuaren 31n, igandean, Legasan, Aranburuk eta Mujikak 22-10 irabazi zieten Ruiz Infanteri eta Orbegozori. Arazurin, berriz, Oskozek eta Arrastiak 22-11 irabazi zieten Aldaregiari eta Agirreren ordez aritu zen Ruiz Larramendiri.
Irailaren 3an, Cascanten jokatutako Udara CaixaBank txapelketako jardunaldian, Ruiz Infantek eta Galeanoren ordez arti zen Betegik 22-10 irabazi zieten Aldaregiari eta Agirreren ordez aritu zen Ruiz Larramendiri.
Asteburuan gehiago
Sunbillakoa ez da asteburuari begira Adosek izanen duen jaialdi bakarra. Irailaren 6an, larunbatean, Udara CaixaBank txapelketako partida jokatuko dute Aiegin, 17:30ean hasita. Iturriaga eta Mujika, Aranbururen eta Mendibururen kontra ariko dira.
Irailaren 7an, igandean 18:00etan hasita, Aizkoako bestetako partida jokatuko dute Iriartek eta Iturriagak, Aldaregiaren eta Mujikaren kontra.