Baztan eta Doneztebe futbol talde nagusiek larunbatean etxetik kanpo hasiko dute denboraldia

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 5a

Joan den denboraldian mailaz igo zen Doneztebe futbol talde nagusia eta Nafarroako lehen maila autonomikoan Zangozan jokatuko du lehen partida.

Nafarroako lehen maila autonomikoko lehen jardunaldia Villatuertan jokatuko dute baztandarrek eta Zangozan doneztebarrek

2025-2026 futbol denboraldia abiatzeko Nafarroako lehen maila autonomikoko lehen jardunaldia jokatuko da asteburu honetan. Joan den denboraldian igoera lortuta Doneztebe ariko da Nafarroako kategoria nagusi honetan, lehendik zegoen Baztanekin batera. Beraz, derbia ere izanen da aurten. Lehen jardunaldian, eskualdeko bi taldeek etxetik kanpo jokatuko dute larunbat arratsaldean, Villatuertan baztandarrek CD Ondalan taldearen kontra eta Zangozan doneztebarrek, CD Cantolaguaren kontra.

Eskualdeko bertze futbol talde nagusiek ondoko asteetan hasiko dute denboraldia: Beti Gaztek, Gipuzkoako Ohorezko mailan, irailaren 14an hasiko da Mastegin, Deusto taldearen kontra; Nafarroako erregionaleko lehen mailan, Baztan B eta Aurrera irailaren 20an hasiko dira, Giltxaurdin jokatuko den derbiarekin eta Gure Txokoa ere, Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan, irailaren 20-21eko asteburuan hasiko da Lasarten, Ostadar B taldearen kontra. Kategoria ttikiagoetako futbol taldeak ere ondoko asteetan hasiko dute denboraldia.

 

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

CD Ondalan – Baztan KE, larunbatean 18:00etan Villatuertako San Gines zelaian

CD Cantolagua – Doneztebe FT, larunbatean 18:00etan Zangozan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun