Goizean goiz plazatik oinez Iruñarrira igo ziren, han hamaiketakoa egiteko. Bazkalondoan, berriz, frontoi ondoko parkean, murala pintatzen hasi ziren haurrak, gazteak eta helduak. Ez zuen akitzeko astirik izan, eta biharamunean egin zuten. Segidan, plazan luntxa eman zuten eta herritarrei omenaldiak egin zizkieten. Zehazki, urte askoz herriko postaria izan den Kalixto Estanga Gorostiaga eta Aitor Mendiluze bertsolaria omendu zituzten, 25 urtez Eratsunera hurbildu baita inauterietan. Aldi berean, Kuadrillen Egunean bildutako dirua genero indarkeriaren aurka ari den Malerrekako Aske taldeko kideei eman zieten, 2.120 euro.
Gauean elkartean afaria egin zuten 70 lagunek eta Beñat Mitxelenaren emanaldiarekin borobildu zuten eguna.
Gauean elkartean afaria egin zuten 70 lagunek eta Beñat Mitxelenaren emanaldiarekin borobildu zuten eguna.