Bestak 2025

Oizko bestak irailaren 5tik 8ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 3a

Oizko gazteak joan den urteko bestetako herri kirol saioa baino lehen.

Ortzirale honetan, irailaren 5ean, arratsean, herri kirol saioarekin eta botako duten txupinazoarekin hasiko dituzte bestak, larunbatean bazkaria, mus txapelketa eta patata tortilla lehiaketa izanen dituzte eta igandean aizkora apustua eta harri altxatze erakustaldia eta herri bazkaria. Egunero haurrendako puzgarriak izanen dira plazan.

Irailak 5, ortziralea

18:30ean herri kirolak plazan. 20:00etan bestei hasiera emanen dien txupinazoa. 21:00etan zopak Herriko Ostatuan. 00:00etan Alaiki taldearen musika plazan. Ondoren DJ Endara.

Irailak 6, larunbata

09:00etan gosaria herriko elkartean. 11:00etan mus txapelketa herriko elkartean. 14:00etan bazkaria Herriko Ostatuan. 17:00etan haur jokoak plazan. 20:00etan patata tortilla lehiaketa plazan. 20:30ean Sastraka erromeria taldea plazan. 21:00etan xingar jatea plazan. 22:00etan su artifizialak. 23:30ean Sastraka erromeria taldea plazan. Ondoren DJ Endara.

Gau giro polita izanen da aurten ere Oizko bestetan.

Irailak 7, igandea

11:00etan dantzari ttikiak plazan. 12:30ean aizkora apustua eta harri jasotze erakustaldia plazan. 14:00etan herri bazkaria plazan eta ondoren bertsolariak. Arratsaldean Beñat eta Fernandorekin dantzaldia plazan. 21:00etan xingar jatea plazan.

Igandean eginen dute herri bazkaria.

Irailak 8, astelehena

11:00etan meza elizan. Ondoren luntxa Herriko Ostatuan eta bestei amaiera emanen zaie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun