Bestak 2025

Eratsungo pestak irailaren 4tik 8ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 2a

Peña bakarrako kideak eta gazteak, txarangarekin batera, joan den urteko Eratsungo pestetan.

Pestetarako prest dira Eratsunen ere, eta helburu horrekin, bost eguneko egitaraua prestatu dute. Ostegunetik astelehenera, irailaren 4tik 8ra ospatuko dituzte.

Irailak 4, osteguna

  • Afaria eta gauean dantzaldia Beñat Mitxelenarekin.

Irailak 5, ostirala

  • 11:00etan frontenis txapelketa.
  • 16:00etan mus txapelketa.
  • 17:00etan txokolate jatea.
  • 18:00etan aizkora eta arpana apustu mistoak. Hodei Ezpeleta eta Xuban Kañamares, Joxean Etxeberria eta Oier Kañamares eta Bea Tanko eta Maika Ariztegi.
  • 19:30ean Batukadarekin etxez etxe ibiliko dira.
  • 00:00etatik 04:00etara DJ J&J.

Doneztebeko dantzariak joan den urteko pestetan.

Irailak 6, larunbata

  • 12:00etan dantzariak (Doneztebeko haurrak).

  • 14:00etan herri bazkaria eta Beñat Mitxelena.

  • 17:30ean Chuchin Ibañez.

  • 19:30ean urezko zezena.

  • Arratsaldez eta gauez dantzaldia Beñat Mitxelenarekin.

Larunbatean eginen dute herri bazkaria.

Irailak 7, igandea

  • 11:00etatik 14:00etara umeen jokoak.

  • 12:00etan ardo dastaketa eta pikoteoa.

  • 13:00etan tortilla lehiaketa eta bazkari autogestionatua.

  • 17:00etan pilota partiduak: Banaka, Beñat Apezetxea, Lizeagaren kontra. Binaka, Goiuri Zabaleta eta Oier Eskudero, Leire Oskozen eta Aimar Zubillagaren kontra.

  • 19:00etatik 21:00etara dantzaldia Hauspolariek taldearekin.

  • Arratsaldetik aurrera taloak eta joaldunak.

Tortilla lehiaketa igande eguerdi partean eginen dute. Argazkian, joan den urteko parte hartzaileetako batzuk.

Irailak 8, astelehena

  • 11:00etan meza eta txistulariak.

  • 12:00etan harri jasotzaileak.

  • Pestei amaiera emateko luntxa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun