Doneztebeko Agorreta musika eskolan izena emateko epea irailaren 13an akituko da

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 1a

Donezteben musika ikasi nahi dutenek aukera ederra dute Agorreta musika eskolan izena emateko. Heldu den larunbatean, irailaren 13an, akituko da izena emateko epea.

Eskusoinua, trikitia, bateria, gitarra, pianoa eta txistua ikasteko aukera izanen da musika eskolan. Sei urtetik aitzinerakoak instrumentua, solfeoa eta abesbatza izanen dituzte aukeran. 12 urtetik gorakoek, berriz, solfeorik gabe musika ikasteko aukera izanen dute. 

Izen ematea esmusidoneztebe@gmail.com helbidean, 948 45 14 12 eta 621 15 31 02 zenbakian egiten ahal da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun