Laugarrenez eginen dute Doneztebeko IV. Xake Azkarreko Txapelketa irailaren 6an. Casino elkartean izanen da txapelketa eta partidak 10 minutuko sistema suitzarra erabiliz jokatuko dituzte. Parte hartu nahi dutenek, bortz euro ordaindu beharko dituzte eta izen ematea aitzinetik egin beharko da 662 44 98 78 zenbakira (Iñigo) idatzita irailaren 4a baino lehen.
Txapelketa Gazte Burrunbak antolatu du Mikel Gurea Xake klubaren eta Casino elkartearen laguntzarekin.