Ondotik, larunbatean 19:15ean, Errekako jubenilek jokatuko dute lagunarteko partida Lagunak taldearen kontra.
17:00etan hasiko da lehia Zarautz B eta Beti Onak taldeekin eta gero jubenilek ere prestakuntza partida jokatuko dute.
Bertze kiroletan bezala, eskubaloian ere 2025-26 denboraldiari begira ari dira eskualdeko taldeak. Joan den urtean liga irabazi zuten Doneztebeko Errekako gizonezkoek triangeluarra edo hiruko lagunarteko partida jokatuko dute abuztuaren 30an, larunbatean 17:00etan hasita. Ordu horretan, Beti Onak eta Zarautz B taldeak ariko dira nor baino nor gehiago. 17:40an Errekaren eta Beti Onak taldearen arteko lehia jokatuko dute eta 18:20an Erreka Zarautz B taldearen kontra ariko da.
Ondotik, larunbatean 19:15ean, Errekako jubenilek jokatuko dute lagunarteko partida Lagunak taldearen kontra.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.