Eskolako teilatuan paratutako plakei dagokionez, 38.000 euroko kostua izan dute lanek, eta horietatik 28.000 euro ordaindu dituzte dirulaguntzen bitartez. Panelen helburua energia gastua murriztea da.
Eskola barneko komunak ere berritu dituzte. Komunak berritzeko lanek 110.000 euroko kostua izan dute, eta 60.000 euroko dirulaguntza hartu du udalak lanak egiteko. Gainera, konponketa lan ttikiak eta pintura lanak ere egin dituzte.