Gure Zirkuak hamar emanaldi eginen ditu Donezteben eta TTIPI-TTAPAk bi irailaren 7rako, bi irailaren 13rako eta bertze bi irailaren 20rako zozketatuko ditu. Eguerdiko 12:00etako saioak ikusteko sarrerak izanen dira.
Irailaen 1era arte hartzen ahal da parte zozketan, beraz, adi ibili, azken egunak baitira.
Emanaldietarako presteketetan murgilduak
Irailaren 6an eginen du lehen emanaldia Gure Zirkua Donezteben. Baina karparen prestaketa lanak aurreratuak dituzte jada. Gure Zirkuak egindako auzolan deiari erantzunez, astelehen goizean hamar lagun bildu ziren karpa muntatzen laguntzeko, eta arratsaldean bertze sei.