Euskararen harira, urriaren 11n lehen aldiz antolatu den Zubietako Mendi lasterketarako kamiseta polita prestatu dute herriko gazteek. Korrikalariek doan jasoko dute, baina nahi duenak eros dezake 12 eurotan urriaren 1a arte, Zubietako Herriko Ostatuan eta Xantxon. Egun berezi hau oroitzeko eta laguntzeko modu ederra da.
Zubietako lehen mendi lasterketa
Urriaren 11n, 09:00etan abiatuko da Zubietako mendi lasterketa eta kirolariek 12 kilometro luze eta 640 metroko desnibel positiboa duen ibilbidea osatu beharko dute. Parte hartzaile guztiei kamiseta eta taloa oparituko zaie. Izen-ematea 20 euro ordaindu beharko da. Baimen orriak eskuragarri daude zubietakogazteak@gmail.com helbide elektronikora idatziz.