Doneztebeko IV. Xake Azkarreko Txapelketa eginen dute irailaren 6an

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 27a

Iazko txapelketako parte hartzaileetako batzuk xakean jokatzen.

Laugarren urtez xake txapelketa eginen dute Donezteben irailaren 6an. Hamar minutuko partidak dituen sistema suitzarra erabiliz eginen dute txapelketa.

Parte hartu nahi dutenek 662 44 98 78 zenbakira idatzi beharko dute irailaren 4a baino lehen. Parte hartzeko, gainera, bortz euro ordaindu beharko dira.

Gazte Burrunbak antolatu du txapelketa, Burlatako Mikel Gurea xake klubaren eta Doneztebeko Casino elkartearen laguntzarekin

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun