Iker Anzizar doneztebarrak irabazi du Amezketako pilota txapelketa

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 25a

Iker Anzizar buruz buru txapeldun izan da Amezketan, kadete mailan.

Amezketako buruz buruko 35. pilota txapelketaren finalak jokatu dituzte abuztuaren 24an Amezketako Larrunarri pilotalekuan. Kadete mailan, Errekako Iker Anzizar doneztebarrak 22-14 irabazi zion Ekhi Osesi.

Igande honetan jokatutako kadete mailako finalean 22-14 irabazi zion Ekhi Osesi

Promesa mailan, Oihan Etxeberria oiartzuarrak jantzi zuen txapela, Oier Ibarluzeari 22-14 irabazi ondotik. Elite mailan Xabier Rekaldek lortu zuen txapela, Unai Astizi 22-3 irabazi eta gero. Lehen bi partidak parekatuak eta maila handikoa izan ziren, eta hirugarrengoan Rekaldek izugarrizko jokoa erakutsi zuen eta Astizek ezin izan zion aurre egin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun