Bortz Kirol Txapelketan jokatzeko entrenamendu saioa eginen dute abuztuaren 31n

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 22a

Txapelketa hirutan irabazi duen Jerome Karrikaburu Uztaritzen izanen da heldu den egunean.

Doneztebeko Erreka elkartea Bortz Kirol Txapelketaren laugarren edizioa prestatzen ari da. Txapelketaren harira, hirutan lehia irabazi duen Jerome Karrikaburuk entrenamendu saioa antolatu du abuztuaren 31rako

Uztaritzeko ezker paretan elkartuko dira eta txapelketako modalitate denak probatzeko aukera izanen da, baita desafio txiki batzuk egitekoa ere. 

Jerome Karrikaburu bera eta Lionel egonen dira eta 10:00etatik 17:00etara joateko aukera izanen da.  Edonork parte hartu ahal izanen du, baita Doneztebeko Bortz Kirol taldekideak ez direnek ere.

Uztaritzeko saioaren ondotik, Donezteben irailean hasiko dituzte entrenamenduak eta astean behin eginen dituzte. Berritasun gisa, lehen hiru edizioak irabazi dituen eta aurten parte hartuko ez duen Jerome Karrikaburuk, txapeldun handiak, xarean eta joko garbian trebakuntza saioak emanen ditu. Txapelketa jokatzeko intentziorik ez dutenek ere agertzeko aukera izanen dute. 

Interesa duenak idatzi helbide honetara idatzi behar du: errekaelkartea@yahoo.es

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun