Iraileko lehenbiziko astean jarriko dute Gure Zirkuko karpa koloretsua Doneztebeko eskolako futbol zelaian eta irailaren 6an eskainiko dute lehenbiziko emanaldia, 18:00etan. Irailaren 7an, berriz, bi emanaldi eskainiko dituzte zirkuko artistek: 12:00etan eta 17:00etan.
Iraileko bigarren astean, hiru egunez ariko dira: ostiralean, hilaren 12an, 19:00etan; larunbatean, 12:00etan eta 18:00etan, eta igandean, 17:00etan eskainiko dituzte saioak.
Irailaren 19an eta 20an izanen dituzte azkeneko emanaldiak: ostiralean, 19:ooetan eta larunbatean, 12:00etan eta 17:00etan. Igandean karpa gorde eta Huartera joanen dira Gure Zirkuko artistak.
Sarreren zozketa
TTIPI TXARTELA dutenek zirkua debalde ikusteko aukera izanen dute Gure Zirkuko laguneki esker. Izan ere, TTIPI-TTAPAk sei sarrera bikoitz zozketatuko ditu irailaren 7an 12:00etan, irailaren 13an 12:00etan eta 20an 12:00etan zirkua ikusteko.
Zozketan parte hartu nahi dutenek, aski dute TTIPI TXARTELA izan eta esteka honetan sartzea.
Zozketan parte hartzeko epea irekia dago dagoeneko eta irailaren 1eko 20:00ak arte egiten ahalko da. Irabazleen izenak, berriz, irailaren 2an argitaratuko ditugu.