Bestak 2025

Iruñarri Eguna ospatuko dute abuztuaren 30ean eratsundarrek

Eratsundarrak 2022an Iruñarrin. Aurten ere bertan elkartuko dira.

Besten bezperatan, heldu den larunbatean, hilaren 30ean ospatuko dute Eratsunen Iruñarri Eguna. Eratsungo Udalak antolatu du besta.

09:00etan elkartuko dira eratsundarrak, eta herriko plazatik Iruñarrira joanen dira. Norberak bere gosaria eramateko deia egin dute, eta bertan banatuko dute edari freskoa.

Arratsaldean, mural tailerra eginen dute. 19:00etan luntxa banatuko dute eta 19:30ean izanen da omenaldiaren txanda.

Eguna borobiltzeko, 21:00etan afaria izanen da eta arratsean Beñat Mitxelena ariko da musika jotzen.

Iruñarri Egunaren ondotik, irailaren 4tik 8ra ospatuko dituzte herriko bestak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun