Bestak 2025

Ezkurrako pestak abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 13a

Ezkurrako pestetan mahaiaren bueltan bilduko dira herritarrak.
Abuztuak 14, osteguna

18:00etan pilota partidak. 18:30ean frontenis partidak eta txokolate beroa banatuko dute. 20:00etan txupinazoa  herri bazkariko lantaldearen eskutik.  21:00etan herri afaria Barranka jatetxean, Irati eta Ekiñe trikitilariekin.

Abuztuak 15, ostirala

10:00etan diana. 11:00etan meza. 12:30ean herri kirol erakustaldia: Aizkoran: Eneko Otaño eta Julen Garbirondo, Ibai Soroa eta Arkaitz Etxebesteren aurka. Harriarekin Xabier Aranburu Guzta. Arpanan, Ainhoa Iraizoz eta Maria Iraizoz, Aurkene Aroka eta Uxue Andorregiren kontra. 18:00etan pilota partidak. Arratsaldez eta gauez, DJ J&Jrekin dantzaldia.

Abuztuak 16, larunbata

10:00etan diana. 10:30ean mus txapelketa. 11:00etatik 13:00etara karts eta puzgarriak. 16:30ean mus txapelketako finalerdiak eta finala. 15:00etatik 18:00etara karts eta puzgarriak. 19:00etatik 22:00etara  dantzaldia Fidelen eskutik. 19:00etan pintxo potea. Gauean, zezensuzkoa.

Abuztuak 17, igandea

10.00etan diana. 10:00etan haur eta helduentzako krosa eta jokoak. 11:00etan pilota partidak. 18:00etan aizkora erakustaldia. Vicente eta Ezpeleta, Larrañaga eta Txikia IV.aren kontra ariko dira. Arratsaldean, dantzaldia izanen da Itxasoren eta Gorkaren eskutik. Gauean, su artifizialak.

Abuztuak 18, astelehena

10:00etan diana. 13:00etan kantu zaharrak Aitorrekin 14:00etan herri bazkaria. 16:00etatik 17:30era  musika DJ J&Jrekin. 18:00etan Los Tenampas y El Mariachi taldearen emanaldia. 22:00ak arte dantzaldia eta ondoren pesten amaiera. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun