Bestak 2025

Oizko bestetan zopetarako eta herri bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 20a

Oizko bestetako herri bazkaria iaz. Aurtengo herri bazkarirako eta lehen eguneko zopetarako txartelak abuztuaren 31ra bitarte eskura daitezke.

Bestak irailaren 5etik 8ra ospatuko dituzte, baina txartelak abuztuaren 31 baino lehen eskuratu beharko dira Herriko Ostatuan.

Oizko bestak irailaren 5etik 8ra ospatuko dituzte. Aitzinerago emanen dugiu bestetako programaren berri, baina lehen eguneko zopetarako afarirako eta igandeko herri bazkariko txartelak salgai daude dagoeneko Herriko Ostatuan. Txartelak erosteko azken eguna abuztuaren 31, abuztuko azken igandea izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun