Uterga eta Otxandorena aurrez aurre izanen dira gaur Agoitzen Nafarroako erremonte txapelketako bigarren jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 11

Otxandorena eta Uterga doneztebarrak berriz ere aurrez aurre izanen dira aitzineko koadroetan.

Jaialdiko lehen partidan, Agoitzeko seme den Oses eta Markel Leatxe donamariarra, Koteto Ezkurra III.a doneztebarraren eta Baztanen kontra ariko dira.

Txapelketako jaialdi guztiak bezala, hau ere ADANO elkartearen aldekoa izanen da. 22 urtez goitikoek hamar euroko sarrera-dohaintza eginen dute, 16 eta 22 urte artekoek bortz eurokoa eta ttikiagoak doan sartuko dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun