Bestak 2025

Ezkurrako pestetako txupinazoa herri bazkariko lantaldeak botako du

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 8a

Herri bazkariko lantaldeko kideak, Vicenta Perurena eta Juana zabalo falta dira.

Udalak txupinazoa botatzeko saria eman nahi izan dio herri bazkarian lanean aritzen den lantaldeari: «egun horretan borondatez egiten duten lana eskertzeko». 

Jose Luis Gorostiagak, Joseba Gorostiagak, Joseba Telletxeak, Miguel Telletxeak, Edurne Mutuberriak, Mariaje Gogorzak, Txuma Gogorzak, Aitziber Rodriguezek, Cristobal Zabaletak, Paula Gorostiagak, Vicenta Perurenak eta Juani Zabalok osatzen dute Ezkurrako herri bazkariko lantaldea. Beraiek izaten dira, urtero, herritarrentzat bazkaria prestatu, zerbitzatu eta guztia biltzeaz arduratzen direnak. Aurten ere, gogor ariko dira abuztuaren 18an lanean, baina aldez aurretik, udaletxeko balkoira igo eta festei hasiera emateko txupinazoa botako dute.

Lantalde bikaina osatu eta beraien lorpenak ukaezinak direla nabarmendu du udalak eta Ezkurran partekatzen diren baloreen adibide argia direla: «ahalegina, lana, adiskidetasuna, apaltasuna...».  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun