Abuztuaren 9an, larunbatean 12:00etan jokatuko dute lehen kanporaketa Altsasun eta hamabortz aizkolari ariko dira finalerako hiru txartelen bila, alerik ere ez eskualdekoa: Isidro Velasco, Cabier Gartzia, Aritz Oiarbide, Anton Iacobuti, Jon Erdozia, Unai Etxeberria, Marco Nevado, Xabat Olaizola, Oier Mitxelena, Txutxi Larrazabal, Kimetz Oñederra, Manuel Fraile, Ioan Goikoetxea, Ander Altuna eta Emilio Garcia. 54 ontzako launa enbor moztu beharko dituzte.
Abuztuaren 10ean, igandean 12:00etan Berangon (Bizkaia) bertze hamabortz aizkolari lehiatuko dira, tartean Mikel Santesteban Goizueta zubietarra. Berakin batera, Beñat Amade, Ioritz Gisasola, Julen Kañamares, Miguel Martin, Daniel Lopez, Aritz Oregi, Haritz Goena, Jon Bengoetxea, Aitzol Atutxa, Iker Goldarazena, Eloy Kortxero, Diego Benito, Urtzi Olasagasti eta Daniel España. Haue, ere, noski, 54 ontzako launa enbor moztu beharko dituzte.