Bestak 2025

Sunbillako bestak abuztuaren 9tik 14ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 7a

Abuztuaren 10ean botako dute bestetako suziria, baina bezperan ere izanen da bestarako aukera.

Abuztuaren 9an, larunbatean, hasiko dira Sunbillako bestak eta sei egunez luzatuko da besta giroa. Goitibehera jaitsiera, kontzertuak, herri kirol saioak, dantzariak, herri bazkariak eta afariak... antolatu dituzte.

Abuztuak 9, larunbata

11:00etan  XII. Goitibehera jaitsiera. 18:30ean XXII. Ramon Latasa Saria. 20:30etik 22:30era Matraka elektro txaranga. 23:00etatik 05:00etara AntroRock jaialdia: Akabo, Bad Sound System eta Gabezin taldeekin.

Abuztuak 10, igandea

12:00etan suziria Herriko Etxetik, erraldoiek, buruhandiek, Elizondoko gaiteroek eta Elutxa Txarangak alaiturik.17:30ean pilotari profesionalen arteko partidak. 19:30ean trikitilarien kalejira Irulegi trikitixa eta pandero eskolaren eskutik. 21:30ean zopak Ulibeltzak elkartean Elutxa Txarangak alaiturik. Gauean dantzaldia Bizphiru Pelau taldearekin.

Abuztuak 11, astelehena

09:30ean diana Elizondoko gaiteroekin. 11:00etan meza. 12:15ean Sunbillako dantzarien emanaldia eta ondoren luntxa plazan.18:00etan muxikoak plazan. 18:30ean emakumezko gazteen pilota partidak eta frontenis txapelketako finalak. 21:00etan zezensuzkoa. 20:00etatik 22:00etara Chuchin Ibañez.

Abuztuak 12, asteartea

10:00etan diana Elizondoko gaiteroekin. 11:00etan plater tiraketa Olegin. 11:30etik 13:00etara erraldoien eta buruhandien kalejira Elizondoko gaiteroekin. 13:30ean bazkaria guraso elkarteak antolatuta.18:00etatik 19:00etara poniak Ulibeltzak Elkarte pareko belagian. 19:30ean Arno ganadutegiko betizuak Ulibeltzak Elkarte pareko belagian. 21:00etan zezensuzkoa Harbiztin. 20:00etatik 22:00etara eta 00:00etatik 02:30era dantzaldia Beñatekin. 

Abuztuak 13, asteazkena 

10:00etan diana. Goiz eta arratsaldez, txutxu trena herrian barna. 11:00etan boneta eta zapatila tiraketa plazan. 14:00etan kuadrillen bazkaria Ulibeltzak Elkartean. Bazkalondoan ura-ura Elutxa Txarangak alaiturik. 19:30ean tortilla eta postre lehiaketa. Segidan, pintxo dastaketa eta sagardoa plazan. 20:30etik 02:00etara dantzaldia Dj J&Jrekin. 21:00etan zezensuzkoa plaza inguruan.

Abuztuak 14, ortzeguna 

10:00etan diana eta mus txapelketa. 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara haurrendako jokoak Colorin Espectaculorekin. 17:00etan apar besta Harbiztin eta toka, aitzur eta zartagin jaurtiketa igerileku ondoko belagian. 20:30ean zezensuzkoa Harbiztin. 21:30ean herri afaria Ulibeltzak Elkarteak antolatuta. Afalondoan musika Luzianorekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun