Iraileko lehenbiziko astean jarriko dute Gure Zirkuko karpa koloretsua Doneztebeko eskolako futbol zelaian eta irailaren 6an eskainiko dute lehenbiziko emanaldia, 18:00etan. Irailaren 7an, berriz, bi emanaldi eskainiko dituzte zirkuko artistek: 12:00etan eta 17:00etan. Iraileko bigarren astean, hiru egunez ariko dira: ostiralean, 19:00etan; larunbatean, 12:00etan eta 18:00etan, eta igandean, 17:00etan eskainiko dituzte saioak. Irailaren 19an eta 20an izanen dituzte azkeneko emanaldiak: ostiralean, 12:ooetan eta larunbatean, 12:00etan eta 17:00etan. Igandean karpa gorde eta Euskal Herriko beste txoko batera joanen dira Gure Zirkuko artistak.
Emanaldietarako sarrerak abuztuaren 5ean jarriko dituzte salgai gurezirkua.eus atarian. Online salmentaz gain, emanaldia hasi baino lehen sarrerak eskuratzeko aukera ere izanen da leihatilan.