Zubietako Ostatuan elkartzeko lekua antolatu dute

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 1a

Zubietako Ostatuko terraza. Barnean, lehen udal bulegoak hartzen zituen gelako lanak akitzen ari dira, bertan ostatu hartzen dutenei elkartzeko leku bat eskaintzeko asmoz.

Landa garapenerako diru laguntzen (PDR) bitartez, Zubietako Herriko Ostatuko sukaldea berritu zen, eta otsailaz geroztik martxan dago. Udaletxearen tokialdatzea egin arte, lan guztiak ezin izan zituzten akitu. Uztailaren 7az geroztik, Ugaldean edo sekretarioaren etxea izenarekin ezaguna den eraikinean daude udal bulegoak eta erregistroa, lehenbiziko solairuan.

Lehenago udal bulegoak hartzen zituen gela egokitu dute horretarako eta telebista, mahaiak eta sofa ditu Orain.

Hortaz, agudo akitzekoak dituzte libre gelditutako gelako lanak; hau da, orain arte udaletxe zaharrak hartzen zuen lekua udalak Herriko osatuari utzi dio eta PDRko diru laguntzarekin egongela egokitu dute bertan (telebista, mahaiak, sofa, pintatze lanak,..). Gela berri honen helburua herrian ostatu hartzen dutenei elkartzeko lekua eskaintzea da.

 

Webgune berritua

Beste aldetik, Zubietako Ostatuko webgunea (www.zubietaostatua.com) ere berritu dute eta informazio eguneratua aurki daiteke, hainbat ataletan banatua, euskaraz eta gaztelaniaz. Internez bidez jatetxerako erreserba egiteko aukera ere ematen du, baina ostaturako ez oraindik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun