Bestak 2025

Ostegunetik astelehenera festak ospatuko dituzte Zubietan

Musika, bertsoak, herri kirolak, zopak... Denetariko egitaraua izanen dute aurten ere Zubietako festetan. Ostegunean, abuztuaren 14an hasiko dira, eta 18an, astelehenean bukatuko dira.

Abuztuak 14, osteguna

  • 19:00etan pala txapelketaren finala. 
  • 20:00etan herriko txistulariak eta trikitilariak.
  • 21:00etan zopak herriko ostatuan. 00:00etan joaldunak eta arbola altxatzea.
  • Ondotik, Iratzar musika taldearekin erromeria.

Abuztuak 15, ostirala

  • 11:00etan meza nagusia.
  • Gero, txistulariak, joaldunak, erraldoiak eta buruhandiak.
  • 12:30ean omenaldia aurten 85 urte eta 100 urte bete edo beteko dutenei.
  • 13:30ean aizkora eta harri altxatzea: Ugaitz Mugertza eta Eneko Otaño, eta Estefaria eta Imanol.
  • 18.00etan Erreka Dantza Taldearen emanaldia.
  • 19:00etan dantaldia Auspolariek musika taldearekin.
  • 23:00etan DJ Txingudi. 

Abuztuak 16, larunbata

  • 12:00etan Doneztebeko haurren dantza taldea.
  • 13:00etan herriko pilotarien arteko pilota partidak.
  • 16:00etan mus txapelketa herriko ostatuan.
  • 16:00etan haurrentzako jokoak.
  • 19:00etan bertso saioa: Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta Nerea Ibarzabak. Gaiak jartzen Bittori Elizalde.
  • 20:00etan eta arratsean erromeria Biziraun taldearekin.

Abuztuak 17, igandea

  • 11:30ean haurrentzako jokoak Disniruñarekin.
  • 14:00etan haurrentzako eta gazteentzako bazkaria plazan. Gero, jokoak.
  • 16:00etan plater tiroa.
  • 18:00etan patata tortilla lehiaketak. Gero, tortilla jatea plazan.
  • 20:00etan DJ Txingudi.
  • 22:00etan zezensuzkoa.
  • 00:00etan DJ Txingudi. 

Abuztuak 18, astelehena

  • 12:00etan emakumezkoen pilota partidak.
  • 14:00etan herri bazkaria.
  • 17:30ean mutil gazteak txaranga herrian.
  • 20:00etan dantzaldia Modestorekin.
  • 22:00etan zezensuzkoa.
  • 22:00etan xingar eta tortilla jatea estalpean.
  • 00:00etan arbola altxatzea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun