Bortz Kirol txapelketarako entrenamenduak irailean hasiko dira Donezteben

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 3a

Orain arteko hiru edizioak irabazi dituen Jerome Karrikaburuk ez du parte hartuko laugarrenean, baina xarean eta joko garbian trebakuntza saioak emateko prest dago.

Lehen hiru edizioak irabazi dituen Jerome Karrikaburuk xarean eta joko garbian trebakuntza saioak emanen ditu.

Bortz Kirol txapelketaren laugarren edizioari begira hasia da Doneztebeko Erreka elkartea. Horrela, entrenamenduak irailean hasiko dira Donezteben eta astean behin eginen dituzte. Berritasun gisa, lehen hiru edizioak irabazi dituen eta aurten parte hartuko ez duen Jerome Karrikaburuk, txapeldun handiak, xarean eta joko garbian trebakuntza saioak emanen ditu. Txapelketa jokatzeko intentziorik ez dutenek ere agertzeko aukera izanen dute. 


Interesa duenak idatzi: errekaelkartea@yahoo.es

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun