Bestak 2025

Abuztuaren 1etik 4ra prest dituzte Beintza-Labaiengo bestak

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 30a

Joan den urteko bestetako aizkora apustua. Aurtengoan, gizonezkoeak eta emakumeak ariko dira igande eguerdi partean.

Igandean aizkora apustua eta tortilla eta postre lehiaketa izanen dituzte eta astelehenean herri bazkaria

Abuztuaren 1etik 4ra ospatuko dituzte Beintza-Labaiengo bestak. Ohi bezala, bi egunez Beintzan eta bertze bi egunez Labaienen izanen dituzte ospakizunak, ortziraleko altxaferoekin hasi eta asteleheneko herri bazkarira arte.

Abuztuak 1, ortziralea

(Labaien)

19:30ean altxaferoak eta ondotik karrika erronda. 21:00etan zopak, herriko ostatuetan eta Itturrondo elkartean. Gauez dantzaldia Dj Endararekin. 

 

Abuztuak 2, larunbata

(Beintza) 

10:00etan karrika erronda txistulariekin. 11:00etan Mus Txapelketa. Eguerdian Gazte bazkaria. Arratsaldean Elutxa txaranga herrian barrena ibiliko da. Txokolate-jatea. 19:00etan batukada Arratsaldez eta gauez dantzaldia DJ J&Jrekin.

Elutxa txarangak jarriko du animazioa larunbat arratsaldean.

 

Abuztuak 3, igandea

(Labaien) 

10:00etan karrikarronda txistulariekin. 11:00etan Meza Nagusia. 12:00etan luntxa. 13:00etan aizkora apustua, gizon eta emakumeak: Bihurri eta Jexux, Joxean eta Oier, Maika eta Laiene eta Nerea eta Uxue. Arratsaldez haur jokoak. 19:00etan Roberto Urrutia mariatxiak. Ondotik bingoa. 21:00etan tortilla eta postre lehiaketa. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Dj J&Jrekin.

 

Abuztuak 4, astelehena

(Beintza) 

10:00etan karrika erronda txistulariekin. Goizean zehar haur jokoak. 14:00etan Herri bazkaria. Bertsolariak: Aitor Mendiluze eta Anjel Peñagarikano. Kantu zaharrak eta akordeoilaria: Anjel Mariezkurrena, Aitor Jalisko eta Beñat Mitxelenarekin. Arratsaldez eta gauez dantzaldia DJ J&Jrekin. Gaixoa ni, bestei bukaera emanez.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun