Bi jokoak irabazi zizkieten larunbatean Galarretan Ansa II.ari eta Azpirozi (15-13 eta 15-13)
Juanenea izan zen finaleko lau erremontistetatik onena. Meritu handiko jokaldiak egin zituen eta atzeko koadroetan ez eroso ibili zen Ansa dominatu zuen. Aitzinean, Aldabek erraztasunez bukatu zituen tantoak eta Azpiroz nahi eta ezinean ibili zen. Bi jokoetan agindu zuten urdinek eta merezimendu osoz jantzi zuten txapela. Bigarrenean, Aldabe eta Juanenea 6-12 irabazten ari zirela, hamabina berdintzea lortu zuten Azpirozek eta Ansak, baina urdinek ez zuten hutsik egin.
Galarretako larunbateko jaialdiko bertze emaitzak
Hernaniko Galarretako jaialdiko lehenbiziko partidan, Aiestaran VII.ak eta Martirenak 2-1 irabazi zieten Gurrutxagari eta Oier Apezetxea goizuetarrari (6-15, 15-9 eta 8-6) eta hirugarrenean, Segurola eta Barrenetxea IV.ak 2-0 irabazi zieten Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrari eta Larrañagari (15-13 eta 15-7)
Buruz buruko sari nagusian, Ezkurra II.a eta Jabalera aurrez aurre bihar
Bertzetik, buruz buruko sari nagusiko partida jokatu zuten uztailaren 24an Josetxo Ezkurra II.ak eta Aldabek. Aurrelari doneztebarrak 30-27 irabazi zion Aldaberi eta orain, uztailaren 29an, asteartean, 16:00etan Galarretan, Aimar Jabaleraren eta Ezkurra II.aren arteko norgehiagoka jokatuko dute.