Herritar askoren bilgune, eta festarako aitzakia ez ezik, elkartasun eguna izaten da Eratsungo Kuadrillen Eguna. Urtero elkarteren bati laguntzeko probesten dute eta aurten ere hala eginen dute: genero indarkeriaren aurka ari den Malerrekako Aske taldera bideratuko dute bildutako dirua.
Jende asko espero dute. Bazkarian, adibidez, 90 lagun apuntatu dira eta afarian 70 inguru. Bazkaltzeko paella jatea eginen dute eta afaltzeko xingarra, txistorra eta saiheskiak prestatuko dituzte parrillan. Otorduez gain, zozketa eta bingoa eginen dituzte.